Gure historia

Ángelaren Gozotegiaren historia 1856ko urriaren 18an hasi zen, Nafarroako Artxiboko agiri batek ziurtatzen duenaren arabera.

 

Aingeru kontuak

Behin batean, bazen aingeruz beteriko istorio bat. Ángela,hau da, gozotegiari izena emandakoa. Ángel,senarra, eta biek elkarrekin gozogintza-kandelagintza negozioa handitu zuten, duela dozenaka urte, eta negozioari izotza egitea erantsi zioten. Orduantxe, izenak batu eta ‘Los Ángeles’. Izotz lantegia sortu zuten. Eta, hara, une aproposean, Juanito hau da Ángelaren eta Ángelen semeetako batek, gozogintza adarraren etxeko negozioari eustea erabaki zuen, eta, emazte Carmenekin batera, gozotegia hartu zuten.

Gaur egun, Víctor Napalek, Juanitoren eta Carmenen semeak eta haren emazte Belenek, gobernatzen dute Lizarrako Ángela Gozotegia, arbasoen gozogintza eta izozkigintza tradizioa uztarturik.

Eta historia gozoak Marcosen bidez du segidarik, Víctorren eta Belenen semea baita, eta negozioan ere partaide da.

Aroma. Pastelería Ángela

USAINA

Mokadu bakoitza, lehenik, usaimen plazera da, gure produktuak dastatzera bultzatuko zaituen esperientzia lurrindua.

Sabor. Pastelería Ángela

ZAPOREA

Gure sorkuntza bakoitza zapore leherketa bat da, sukaldaritza-sinfonia bat.

Tradición. Pastelería Ángela

TRADIZIOA

Artisautza moldeak gure gozotegiko produktu bakoitzaren kalitatea bermatzen du. Tradizioa eta berrikuntza uztarturik daude zu harritzeko.

historia pasteleria angela

Artisautza-prestaketa

Gure produktuak artisautza moldean prestatuak daude eta, horrek eraginik, gure gozotegiaren iraganera egiten duzu bidaia. Berrikuntza ere agerian dago gure sorkuntza askotan. Ziur, errepikatuko duzula!
Pasteles artesanos. Pastelería Ángela Estella-Lizarra
Pasteles artesanos. Pastelería Ángela Estella-Lizarra
Rocas del Puy. Pastelería Ángela
Preparación hojaldre. Pastelería Ángela
Tarta San Andrés. Elaboración pastelería Ángela Estella-Lizarra