Ángela gozotegiko espezialitate artisauak

Ángela gozotegiko espezialitateen aukera zaindua. Hemen aurkituko duzu bai ala bai dastatu behar duzun guztia. Gure historiaren zaporea hemen dago, gure pasteletan, tartetan, errege-opiletan, gure magdalenetan...

 

Espartinak

Ez galdu gure espartinen zaporea; postre horren bidez ohoratu zen errege Alfontso XIII.ak Lizarran egindako bisitaldia
 

Errege-opila

Tradizioa postre egina. Errege-opil errezeta paregabea, lau belaunaldiek ederki zaindua.

San Andres tarta

Tartarik aukeratu behar izatekotan, hauxe aukeratuko genuke. Hostopila, krema, esnegaina eta gorringo txigortua.

Tea hartzeko opil finak

30 motatik gora opil artisauetan. Txokolateak, marmeladak, betekiak… Zailtasun bakarra da zein dastatzea lehendabizi!

Almendrazko teilak

Kurruskariak eta txigortuak, jendeak haien zapore gozoa eta almendra-urrina maite ditu, eta teilak bakarrik edota beste postre batzuekin batera ahogozatu ditzakegu.

Mokadu ahogozagarria dira.

Almendrazko teilak erostea

Egiazko gozamena dira txokolate zaleentzat eta whisky ona maite dutenentzat. Ezin hobeak partekatzeko, bikainak bakarka gozatzeko.

Magdalena integralak, glutenik gabeak, txokolatezkoak

Harroak eta goxo-goxoak, gure magdalenak –glutenik gabe ere eskura– aukerarik egokiena dira etxe giroko zapore gozoa ahogozatu nahi dutenentzat. Horra geure buruari gutizia emateko eta aldi berean gorputza zaintzeko modu gozagarria.

Utzi zeure burua gure txokolatezko magdalena liluragarrien eskuetan! Testura harroa dute eta txokolatezko zapore bizia; beraz, aukera-aukerakoak dira gutizi gozo eta indargarri baterako.

Ore amako ogi artisaua

Ore amako gure ogi artisaua aukera egokiena da ogi zaleentzako! Azala kurruskaria, barnea harroa, zapore goxoa du, aise digeritzekoa, hartzidura naturaleko teknikari esker.

Dastatu ore amako gure ogi artisaua eta jakingo duzu zer den kalitatezko ogi benetakoa!